XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Larruazalean erreakzio lokala agertzen da (kolore gorrikoa, erisipelaren antzekoa) eta urtikari erupzio orokorra, edema, giltzaduretako minak, sukarra, agujetak eta albuminuriarekin.
Egun batzuren buruan desagertzen dira sintoma horiek, beharrezko neurriak hartuz gero.
Arrazoi nagusiak ondorengoak dira: karenako lesioak, bere oxigenazio-funtzioak alteratzen direnean, zilborresteko odol-zirkulazioaren eragozpen eta oztopoak, eta umetokiaren gehiegizko uzkurgarritasuna (hipertonia, hiperzinesia, umetokiaren erretrakzioa).
Hausnarkarien eta txerrien eritasun sukardun akutua, gizakira, kasu oso bakanetan baldin bada ere, transmiti daitekeena: masailetako mintz mukosoetan eta behatzetako larruazalean besikula edo pusla batzuk agertzen dira.
Ik.
Eritasun infekziosoa, jatorriz mikrobianoa agian.
Bere ezaugarri kliniko nagusia zenbait artikulazio edo giltzaduraren tumefakzio mingarria da, aldiberekoa edo bata bestearen jarraikoa.
Hanturaz gain, sukarra, albuminuria, anemia eta erraietako konplikazioak agertzen dira, bihotzekoak batez ere (umeetan beti eta batzuetan bakarrik pertsona helduetan).